REALAK BERE ERRITMOARI EUSTEN DIO (4-1)
2010eko lehen garaipena eskuratu zuen du Cadizi 4-1 irabazi ondoren.
Partida erritmo biziarekin hasi da eta gainera golekin. Realak izan du partidako lehen aukera. Elustondok pase bikaina eman dio Aranbururi eta honek baloia bultzatu besterik ez zuen egin behar, baina Mansilla atzelariak atepetik atera du errematea. Hurrengo jokaldian Cadizen erantzuna etorri da gol eran gainera. Bravok ez du ondo alderatu goitik zetorkion erdiraketa eta Tristanek ez du oparia alferrik galdu. Seigarren minutuan 0-1 aurreratu da Cadiz.
Gola hartu ondoren, Realaren erreakzioa etorri da. Bederatzigarren minutuan Aranburuk area hertzetik jaurtiketa egin eta 1-1ekoa sartu du. Banakoa sartu ondoren Reala izan da jaun eta jabe eta bereak izan dira lehen 45 minutuetako gol aukera onenak. Argiena 36. minutuan eduki dute txuri-urdinek, baina Labakaren erremateari erantzun bikaina eman dio Casilla atezainak. Horrenbestez berdinketarekin joan dira bi taldeak atsedenaldira.
Bigarren zatia hasi eta berehala Agirretxek 2-1ekoa gola sartu du. Cadizek huts egin du defentsan eta Usurbildarrak sare barrura bidali du baloia 46. minutuan. Gola sartu ondoren pixka bat erlaxatu egin da Reala eta Cadizek erasora jo du. Dena den, andaluziarrek ez dute gol aukera argirik sortu.
Reala ez zen larritasunik pasatzen ari, baina 2-1eko emaitza oraindik arriskutsua zen. 76. minutuan partida erabakita utzi du Elustondok. Bere jaurtiketak aurkari batengan jo du eta sare barrura sartu da (3-1). Bazirudien norgehiagoka 3-1ekoarekin bukatuko zela, baina azken minutuan Griezmannek arratsaldea borobildu du 4-1ekoa sartuz.
FITXA TEKNIKOA
4.- Reala: Bravo; Mikel Gonzalez, Labaka, Ansotegi, De laBella; Rivas (Bergara, 78. min), Elustondo, Aranburu (Jonathan, 82. min), Xabi Prieto, Griezmann; Agirretxe (Carlos Buenos, 75. min).
1.- Cadiz: Casilla; Cifuentes, Mansilla, Silva, Cristian; LopezSilva, Fragoso, Abraham, Enrique (Nano Gonzalez, 60. min), Cortes;Diego Tristan (Toedtli, 33. min).
Golak: 0-1, 6. min: Diego Tristan; 1-1, 11. min: Aranburu; 2-1, 46. min: Agirretxe; 3-1, 76. min: Elustondo; 4-1, 90. min:Griezmann.
Epailea: Ontanaya López (Colegio Castellano-manchego). Txartel horiak Diego Rivas, Aranburu, Enrique, Mansilla eta Cristiani.
EGILEA:REAL SOCIEDAD WEB GUNETIK HARTUTAKO BERRIA







